Futbola bakarrik

Danok entzun doguz futbolen kontrakuak eta aldekuak kirol horren kontura eztabaidatzen, eta argudijuak ezagunak doguz. Eztabaida honek bizitasuna lortzen dabe gure herrijan Estatuko (EITBn lehen esateben moduan) Selekzio Nazionalak jokatzen dabenian.
Baina futbol hutsa da hau, edo beste gauza asko dagoz atzetik? Ze gehijao dago hor?

http://www.youtube.com/watch?v=yGIpwfox_6Q&feature=PlayList&p=8F02A8F5C80A96C8&playnext=1&index=16

Ikusi bideoa; bideo hau “Cuatro” telebista kateko kirol saioko zati bat da; bertan aurreko egunean “La Rojako heroien” ospakizuna zela eta, kate horretan eskainitako saio bereziaren errepikapen txiki bat azaltzen da.

Saio bereziko mahai inguruan Nacho Cano espainiar artista da gonbidatu berezia, euforiatsu agertzen da, garaipena ospatzen ibili eta gero.

Elkarrizketa guztian zehar Espainiaren eta bere selekzioko jokalarien dohainak eta bertuteak azpimarratzen ditu, lubakietako gudariekin ere konparatzen ditu, eta amaieran idatzi hau egitera behartu nauen esaldi BOROBILA botatzen du:  “dejémonos ya de tonterías y vamos… podemos”

Dejemonos de tonterías… eta zer da hau?.

Hau ulertzeko hamaika modu daude. Batzuentzako dejémonos de tonterias, futbolaz gehiago hitzik ez egitea izango zen, baina testuinguruari erreparatuta, hau pentsatzea ez da guztiz zuzena.

Niri beste bi esanahi  posible etorri zaizkit burura, hala ere, baliteke nire kontua izatea eta Nacho Canok beste zerbait adierazi nahi izatea, agian.

Esaldiaren lehen irakurketa naziotasunaren inguruan egin dut; Espainiako zein mundu guztiko selekzioen inguruan pizten den sentimendu eta parafernalia nazionalista guztiari begiratuta, munduko lehiaketa bat irabazi eta gero, posible da Nacho Canoren mezuan aipatzen diren “tonterías” horiek Estatu Espainolean errealitate indartsua diren beste nazioei dedikatuta egotea; hau da, Katalunia eta Euskal Herriari egitea erreferentzia: “dejemonos de tonterías, es el momento de admintir que somos españoles y dejar a un lado los caprichos” (dramatizatuta, hobeto ulertzeko).

Bigarren hipotesian, “tonterías” abertzaletasuna edo patriotismoa bera izango zen. Hau da: “ospatzen ari garena futbola besterik ez da, guztiok batzen gaituen taldeak irabazi du, ospatu dezagun garaipena, eta utz ditzagun politika kontuak beste baterako” (hau ere dramatizatua).

Bigarren hipotesia, Estatuko alde demokrata, tolerante, bakezale eta modernoan gehien erabili izan dena da (elite sozilala, munduko pertsona onenak). Mezu honek, ezkutuan bada ere, kutsu abertzale edo ukatzaile argi bat dauka (entzulearen kokapenaren arabera) eta alde batera uzten ditu, moderno eta ez hain modernoek, leku guztietan erakusten duten harrokeri eta “patriotismoa” (bakoitzak bere hausnarketak egin ditzala).

Bigarren bide honetatik ulertuko ditugu Canoren hitzak; eta hipotesi honi erantzuteko Slavoj Zizek filosofoak egindako hitzaldi bat erabiliko dut, azkenaldian nahiko ezaguna egin da bideo hau youtuben.

http://www.youtube.com/watch?v=XfOa8G8J72g

Laburbilduz, nahiz eta komuneko tazaren formari buruz dauden liburu guztiek forma bat edo bestea hobetsi utilitarismotik, hau da, arrazoia gailenduz eta egia objektiboak erabiliz (angelua, pisua, uraren presioa…); Zizekek hitz hauen bidez argudiatu nahi duena da, komunaren formaren atzean ere ideologia edo pentsatzeko modu jakin bat dagoela; eta ez argudio tekniko hutsak.

Inguratzen gaituen guztiaren atzean dagoela ideologia, ezer ez dagoela irizpide teknikoen menpe, ezta komunaren forma ere! Dena dela den modukoa pentsatzeko modu jakin batek edo besteak horrelako egin duelako.

Ildo honetatik, Nacho Canoren “tonteriak” ez ziren izango “tonteria” hutsak. Partiduaren, selekzioaren, propaganda eta merchandising guztiaren atzean ideologia eta nazio eraikuntzarako proiektu sendo bat daudela defendituko dut; berton kokatuko nuke nik Cuatro kateko notizietan ere zati konkretu honen errepikapena sartzea, ez baita izan dibertigarria izateagatik (ez behintzat horregatik bakarrik, nahiz eta niretzako ez izan batere dibertigarria).

Sarean ideia hauek baieztatuko zuten adibide ugari aurkitu daitezke. Futbola, komunikabideen mezua eta eraikuntza nazionala batzen dituen beste bideo batekin egin dut topo, esan nahi dudana azaltzeko aproposa:

http://www.youtube.com/watch?v=ZCYZb_RRbpg&feature=channel

Futbol hutsean geratu beharrean, zentsurara jotzen dute, frankismoa gogora ekarriz, gero Estatuko beste nazionalitateei erasotzen diete eta hortik hasita ikastolekin eta hezkuntza sistemekin ere jarraitzen dute, betiko moduan ETAra eta Espainiaren aurkako eraso guztietara joz; beti ere politika eta futbola nahastea Euskal Herriko eta Kataluniako klubei eta politikariei leporatuz.

Irtenbide moduan neurriak gogortzea proposatzen dute eta hau ez egiteagatik politikari espainolen aurka jotzen dute, ederto ba!.

Ados? Ez? Beste bideoren bat erakusteko? Idatzi, gehitu, trukatu eta osatu ZerEsana!

2 thoughts on “Futbola bakarrik”

  1. “Partiduaren, selekzioaren, propaganda eta merchandising guztiaren atzean ideologia eta nazio eraikuntzarako proiektu sendo bat daudela defendituko dut”

    Honetxeaitixik pozten naz Espainiako selekzinoiak galtzen dabenian. Super heroe eta salbatzailez beteta daon selekzinoia errez saltzen dabe eta Euskal Herrijari etxen dotzon kaltia itzala da, ikusi besterik eztao gaur egungo Lekittar ume eta gazte asko Espainiako selekzinoien alde (eta nahi edo nahi ez, Espainia batu eta handi horren mezuagaz). Pilo bat saltzen dau, eta mezua atzanian sartu etxen da.

    Kontua ez ta hintxa espainolak triste ikustia, hori bigarren mailako arrazoia ixango litzateke. Niri bardin jat Champions Real Madrilek irabazten badau… baina Espainiak partiduak irabaztia gutzako kaltia.

    “Eske kirola ta politikia ezta nahasta bihar…”

    “Onak dizelako nao euren alde ez beste ezeaitxik…”

    Holako komentarijuak zentsu bakuak diz!!

    Hori bai Independientiak garinian, irabaztia daukola bardin jat eta!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s