Jai herrikoien alde, Gora San Antolinak!

Lema horrek babespian, datorren zapatuan, abuztuak 28, argazki erraldoia atarako da txozna gunian eguerdiko 13:00etan. Guztion sinadurari esker txoznak eukitxia lortu badogu be, iazko jaijetako erasuak zein aurtengo oztopuak salatuko dira modu horretan, jaijen atarijan.

http://lekittokotxosnak.blogspot.com

Zorionak, zuen siñaduren bitartez (Alkatiak emon nahi izan ez daben) txosnak ipintxia lortu dozuen danori. Hasiera baten Jose Maria Cazalisek ez badau nahi izan emon be, azkanian lortu dogu.

 
Halan da be, ezin dogu ahaztu gure egitarraua aurrera atarateko beharrezkoak eta herrijenak dirazen silla, mahaiak, argi indarra, megafonía… erabiltzeko baimena ez gaitxula itxi.
 
 
Pasan urtian euskal presuekiko elkartasuna erabili eben jaien kriminalizazioa burutzeko. Aurten, ixilian bada be, beste jai eredu baten aurkako estrategia hor dagola argi ikusi dogu.
 
 
Horregatik, beste jai eredu bat beharrezkoa dalako eta pasan urteko irailaren 1, 2, antzar eguneko erasuak eta aurtengo gora beherak salatzeko, abuztuaren 28an 13.00etan txosna gunean burutuko dogun argazki erraldoian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ekarri soinian kuadrillako nikia, txosnetakua…
 
 
ABUZTUAK 28an 13.00etan
TXOSNA GUNIAN ARGAZKI ERRALDOIA!
 
Lekittoko Txozna Batzordia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s