Aste Nagusi bakarra munduan…

Esan eta egin. Aurrekuan Antolintxuk abisa euskun Bilbora juan barik ez zala geratuko. Martitzena ixan zan horretarako aukeratu eban eguna. Mari Jaiagaz beragaz be eon ei da, beraz, ez galdu barriro be gaupasiagaz idatzitako kronikia.

Aste guztija eztabaidan pasa eta gero atzanian zortzi eta erdijak Mandaskan geratu gara. Ija hamar pertsona juteko izan bagara be, atzanian lau agertu gara, eta ni bat. Bilbok emozionata edo, baña berba eta berba ein dogu bidai guztija (earra txapia).

Heldu Bilbora eta zazpi kalitara juergia hasten, baña segijan, suakin batera, konpartsetara; ohitxuria hartuta daukagu eta Kaskagorrin (aurten Kobetamendi) hasten da benetako juergia.

Konpartsa “ganorazko” bakoitxian trago bat hartzia pentsa dogu; hasi eta bakoitxian lekittar kuadrilla barri bat! hasiera baten pentsa dou Lekitton gaozela, Lekitto hutsik geratuko zan!

Juergia eta gure gorputzeko alkohol tasia aurrera jun ahala dantzak eta bromak geruo eta sarrijauak izan dira, baitxa gosia be (ordu batetan afaldu dot) eta inguruko elementuakin sozializatzen hasi gara.

Aspaldijon, eztot idatzi baña, ohiko bihurtu jaku juergan gabizela kuadrillan iluminauren baten bonbillia biztutia eta (nahi barik) Antolintxun tragua praketara botatia; atzo be ezin falta PRASTA! goitxik behera, honako martxan laster inkontinentzijen kontrako erremedijoren baten anuntzijua etxeko hartuko nabe.

Bilbon beti pertsona ezagunen bat topaten dou, aurten Jone Goirizelaia izan da; eta kuriosua da EGIko gaztiakin ibili dala! Geuk be ez dou ulertu ezer (antza danez danak eztira izan EGIkuak, baña asko bai); Bilbon bakarrik honako gauzak.

Honakoren baten, eztakitx zer eta gero edo zer baño ariñao (gauzak nire buruan desordenata gorde dira), Lehendakaris Muertos taldia ikusten jun gara, taldia bera nahiku ondo, hori bai sonidua eskas-eskasa eta anbientia txarraua! Txatxi-watxi-happy-punkys beteta, 3 kanta eta etxera, txosnetara.

Barriro lekittarrak edonundik.

Eta holantxik gaba guztija zebezak, txakoliña, eta guituak gora eta behera. Atzan traguak “dobliak” izan dira; bakoitxentzako tragua eta ur botella bat hartu doulako.

Autobusera goizela nor topako taberna txikitxu bateko eskiñatxu baten jantzan egurra emoten? Mari Jaia!

Pasadan zapatuan eindako hausnarketak azaldu dotzaraz, ez zan askorik aklaraten, baña kasu ein nau. Konturatu naz ez dagola zetan ezeaz damutu edo lotsatu, juergan nabil? Hori da nire pekatua? ondo pasaten dot, gauza asko alperriko etxen doraz, tontokeri asko, eta zer?

Nire damu guztijak ez dizela nire barrutik urten konturatu naz, gazte formal eta isilak nahi dabezen gizarte honek sortutakuak dizela baño; ba nik holantxerik segidukot, maitasuna? Helduko da heldu bir bada, eta bestela ba momentuz ondo bizi gara.

Hori bai, nik zuek barik ezin neike jarraitxu; ez juergan ez ezetan. Horreaitxik eta neure jaijen bezperan, eskerrak emon nahi dotzuetez hau irakurten sartzen zarielako eta ni animaten idazten jarraitzen dozuelako.

Eskerrik Asko eta San Antoliñetan ikusiko gara; ez geratu etxian, kalia gaztiona da eta, jaijen bidez bada be, hartu ein bir dou eta!

3 thoughts on “Aste Nagusi bakarra munduan…”

  1. eztozu konta moruari zer jan eutzazun???

    eroskiko plastiko zahar batetik ataraniko okela ustelagaz eiñiko pintxo morunua, hori bai limoia ganetik botata kaka gustua kentzeko. Baina gozua eon zan ezta??????????? jajajajaja bueno gero autobusian dana kanpora jun zan baina….

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s