Antolintxu zapatuan be ezin etxian geratu…

Uda osua herriz herri ibili ta gero, azkanian be, neure herrijan, Lekitton gelditzia erabaki neban zapatuan. Mari Jaiari momentuz kalabazak emon eta San Antolinen aurredenporaldia preparateko, Lekitton urten nintzan, ta zelan urten gañera!

Gaba hasieratik igarten zan Bilboko txupinazo eguna zala. Bilbotar beraneante asko, euren hiriiburura juanak zirian, eta gauza jakina zan lekitton hori igarriko zala, onerako ta txarrerako. Halan da be, eon baeuazan alternatibak; ikasle abertzaliek antolatutako afaria, adibidez. Abadien moilan, 60 lagunetik gora batu zirian, izarpian jan, edan eta aurreko bi egunetan ipinitako erakusketiari amaieria emoteko. Ezin hobeto pasa ebela ziurtatu eben bertan eon zirinek. Ni eon nintzan edo ez, ez noia esaten, nire nortasunari buruzko pistarik ez emoteko…

Aipatzekua, baitxa be, mutil kuadrilla gazte batek Galarrenan gaba osuan ipini eban anbientia. Barra barruan, tabernien garairik onenak ekarri ebezen gogora, barrako beste aldian be giro ona ipiniz. Musikiaz jolastuz, spice girls, Bonba edota Waka-Waka moduko kantak entzun ahal ixan genduzan, eurari esker. Ez da lelengo aldija tabernan holako anbientia zabaltzen dabena, gañera!

Esan bezala, baina, aukeran jente gitxitxu ebilenen sentsaziñoia eukagun danok taebrnatik tabernara. “Normala da”, “holan hobeto” eta antzeko komentarijuak zirian nagusi, tragoz trago, jeurgan bete-betian sartzen juan zan jentien artian… alde zaharreko tabernak zarratu eta Zulora juteko momentua heldu zanerarte: goixaldeko 5ak, tabernia gorarte beteta ta kriston berua. Hor ez euan “txupinazorik”, “bilborik”, ez beste ezer! Abuztuko zapatu baten itxura osua eukan. Beste behin be, sauna/fauna binomiotik hurbil.

Baina hori be ezin eon betirako zabalik (batzutan baietz emoten badau be) ta Kabaua deika urrunetik. Ezin deija ukatu, pistan amaitxu neban dana emoten, kontzientzijak perdidia ein eta etxerako ordua zala konturatu arte. Harrapin gitxi eta buitre gehijei euazan, ez eban merezi denporia alperrik luzatziak.

Betiko juerga bat ixan zan zapatukua lekitton, baina ez nintzan Bilbora ez juatiaz damutu. Batez be, aste hau luzia dalako, ta badakitxelako Mari Jaia bisitxa barik ez nazela geratuko.

Zapatuan ohartu nintzan baina, ezin dotela luzaruan holan jarraitu. Uda osuan, ez dakit zemat juerga bota dotezen (ez dot liga, por cierto) eta honek guztiak muga bat euki bihar dabela uste dot. Geruao ta guerga gehiago bota arren, geruao ta hutsago sentitzen naz, ez nau beteten, zeozer falta jaten sentipena daukat barruan… Maitasuna ixango da igual? Edo alperrik eindako gauza guztien damua? Ein ez doten gauzen hutsunia? Eztakit, ia martitzenian Mari Jaiak ze pasaten jaten argitzen laguntzen banau…

2 thoughts on “Antolintxu zapatuan be ezin etxian geratu…”

  1. “geruao ta hutsago sentitzen naz, ez nau beteten, zeozer falta jaten sentipena daukat barruan…”

    Hori kakapirrija da, hustu etxen zaitxu barrutik kar-kar. Ibili kalimotxokaaaakaaaa

  2. Resakien depresiñoia edo Antolintxu da hau idatzi dabena!!!?? (antza danez, speed-ak be resaka depresibua dauko…).

    Antol trakin eon; dana da pasajerua bizi honetan, bakardadia be bai eta!

    Portzierto (edo zuk diñozun moduan: por cierto), “kontzientzijak perdidia”… noren perdidia ixango ete zan? seguru eztozula liga? ze goixaldeko ordutan perdidaka hasi bajatzu nonor….

    (eztozu holakorik esan, baña…. ejem)

    kontakozuz; martitzena bilbon esaozu, atento egongo naz ia atrapaten bazaitxut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s