Antolintxu ez da gelditzen!

Antolintxuk ez ditxu asteburua eta astebarrua ezberdintzen, bardin jako bata edo bestia, juergia eta giro ona badao, bertara doia. Zapatuan nahiku ez, ta martitzenian be Gernikara juan zan, mozorro ta guzti!

Zapore oso ona ez jaten gelditxu eta osterabe juteko aukeria eukitxa, bertara jo genduan martitzenian. Jakinda disfrazen eguna zala, geuk be etxeko trapu zaharrak hartu eta Lekitton trago batzuk hartu ostian Gernikarantz ein genduan. Hasieratik txoznetara hurbildu giñian, ez euan iñor! Hamar bat lagun batu giñian hasieran ta geure anbientia sortzen genduan bitxartian jentia hurbiltzen hasi jakun.

Lehenengo kontzertua amaitxu zanerako danok geuazan nahiku ikututa, baña halan da be, zetarako geldittu ezta? Pare bat katxi hartu eta Esne Beltza ikusteko ta gozatzeko (jajajaja) ordua heldu jakun. Itzala martxia!! Danok geuazan dantzan, honek bai ipintxen dabela anbientia! Azkanian hau be amaitxu zan eta arkupitako txoznetara hurbildu giñian. Txoznetan buelta batzuk emon ostian Arranora. Arranon kanpuan geuazala aleman batzuk hurbildu jakuzen ta ederra masija, ingelesa praktika genduan behintzat! Bertatik osterabe txoznetara, Amaiur euan joten, dantzalditxu batzuk, baña eztaitx zelan ein genduan ze lagun bat ta bijok bakarrik gelditxu giñian. Danak eskapo! Azkanian gernikar batzukin batuta amaitxu genduan. Txoznara begiratu ta aiba, lagunak biharrian! Bertara zuzen.

Egija esan, momentu horretatik aurrera gauza nahastaten hasi zirian. Bata galdu, bestia ligoteuan ta norbera lagunak eitxen, parrandetako panoramia. Gernikarrakin jarraitzen genduan edo jarraitzen neban ta eurakin osterabe Arranora. Konturatu orduko goixeko 7rak… azkan traguak eskuan, edo txupituak? Buf, nahasta nahastata. Azkanian be goixeko 9rak artian ibili giñian Gernikatik. Baten batek ligako eban, besteren batek kalabazak hartu be bai. Baña bueno, orokorrian gaba oso politxa! Iual ixango zan etxe bakoitxeko onenak batu giñilako, ederra!

1 thought on “Antolintxu ez da gelditzen!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s