Antolintxu Gernikan

Domeka goixa. 10:00. ZerEsanako posta elektronikora mezu bat heldu da. “Presazkoa” dauko ixenburu modura. Bidaltzailea; ezezaguna. Barrura sartu eta… Antolintxu, nor bestela? Barriro be, erretira barik, bere zapatu gabeko abenturak kontaten. Noiz arte segiduko ete dau holan…

8retako autobusa nahiku jenteaz bajatu da Mendixatik; guk zubijan hartu dogu. Txoferra hasarratu ein jaku, nonok kristala apurtzeko matraiua hartu dau eta alarmiak jo dau, autobusa para dau txoferrak saihesbidian, bide guztija boziñazoka pasa dau txoferrak (errebueltia emon aurretik boziñia joten ixan dau),  gero mozkor batzuk sartu dira kantaten eta espektakulua montaten…. bidai entretenidua.

Heldu eta segijan txosnetara afaltzen, gero aspaldiko partez (Amototik edo; buff Amoto…) litruak ein doguz.Betiko rutinia apurtzeko ahaleginetan edo, joko barri bat asma dogu litruak edateko, ez dau funtziona, atzanian “normal” edan doguz, dana barrura eta punto. Hori bai, danak litruak etxen eta albuan ertzain bi kotxe barruan begira; eztakiu zetan.

Kontzertuak hasi eta aspaldi Lekitton ikusteko aukeria eduki genduan Bullets of Misery taldia hasi da joten, Gernikako gazte batzuk. Lekitton beste barik, gustora ikusi genduan kontzertua, baña bueno, beste talde bat. Baña Gernikan!! Euskal Herriko metal munduan ixena etxeko modukuak, itzalak.

Gero Bizardunak, gabeko kontzertu handija; ondo egon da, baña Amallon hobeto. Gozategi txosnetatik ikusi dogu. Bueno, nire lagunak kontzertura barik beste zeozetan ibili dira (aspaldijon topera dabiz), ni eurak zaintzen.

Halako baten, Antolintxun lagunak “buelta bat emoten” juan eta ija ordu bete txosnetan bakarrik pasa dot; deitxu eta Kebabian daozela, eta nik dakitx ba non daon hori Gernikan!? (kabroiak!). Halako baten, 3 dei eta gero, neure billa etorri dira.

Etorri diraz lagunak eta kontzertuen eszenatokijan kaño bateaz bitsa botaten egon dirazela aprobetxata (bonberuen bitsa), ba sartu ein gara. Busti-bustitxa urten dogu (earra plana, Bizkaibusian buelta etxeko juan eta goixaldian erropa danak busti).

Txosnetan itxi douz karterak eta mobillak eta zarratzen hasi dirazenian gauzen billa jun gara, baña urten bitsetik eta ZAPLA! Neska batek alkondariagaz ostijak emon gaitxuz (eztakiu zeaitxik, neskia ezaguna zan, baña flipaten geratu gara; batelian ez datorren bat).

Bueno eta txosnak zarratuta zer eingo Gernikan, eta bai, diskotekara jun gara, txunta-txuntara (latza). Drogadiktuen diskotekka txungo bat dala dakitx ura BI EUROTAN kobra nabe eta!

8retan  napolitana eta kafetxu bat hartu eta 9retako autobusian Lekittora. Lekitton segijan etxera, eta gauza raro bat pasa jat: eztot ein lorik; 5 ordu gora begira  eta ezin!(bizardunak esaten daben moduan “Ohean etzanda lo ezinean, gotelea zenbatzen eta orain komeriak”). Ia diskotekan puta semeren batek zeozer bota banau tragora!…

Hori bai, ondo, ederto baten, pasa dou, baina Gernika nahiku eskastxua. Gehijao espero neban.

5 thoughts on “Antolintxu Gernikan”

  1. Usteot “tangatan” batelekua dala (edo hori edo “astopotruak”)

    Bere ibilbidia eta ein dabezen gauza guztijak aztertzen ibili naz eta horrek okurriduten jaraz…

  2. a ordun antolintxuk antzarretan batela dauko ala? zein?

    Bueno antolintxu ondarru ta gero bilbora jun biko da e… han errestxu eoten da ligateko eta… bada be Marijaiagaz. kar kar.

    bueno ezpozu ligaten be beti gelditxuko da lekitxo, aillusti, bermio, durango eta abar eta abar

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s