Itxi Lekitto bakian! Gora San Antolinak!

Lekittoko jaiak hasteko ezebe ez da falta, ta oindik lekittarrek ez dakie euren jaiak txoznetan gozatu ahalko dabezen. Guzurra emoten badau be, hori da gaur egungo egoeria. Hori salatu eta jai herrikoien alde agertzeko prentsaurreko jendetsua burutu da asteburu honetan. Gainera, sinadura bilketiari emon jakon hasieria.

Lekittoko alkatiak, ez dau nahi emon txoznak ipintzeko baimenik. Beste jai eredu baten alde egiten daben guniz, eta gizartien zati baten gunia dirazen txoznak, desagertarazi nahi dittu.

 Pasa dan urtian, euskal presuekiko elkartasuna erabili eben jaien kriminalizazioa burutzeko. Holan, urte guztian zihar presuen erretratuak ipintzia “terrorismua goraipatzia” zala esan eta makinatxu bat eraso aurrera eruan ebezen, horren jo puntuan, txoznak euazalarik.

 Ongo urtian aldiz, isilian bada be, txoznen aurkako estrategiak aurrera segitzen dau. Herri ezberdinetan, udaletxia oztopuak ipintzen dago txoznarik egon ez daien, eta horren adibide argiak dira Bilboko konpartsak eta Ondarrun pasa dana.

 Lekitton ere, egoeria bardina da. Horregatik, txozna guniak Lekittoko jaiari egiten dotzon ekarpena kontutan edukita, txoznak portuan egotien alde danok sinatzia, biharrezkua da.

ITXI LEKITTO BAKIAN!

GORA SAN ANTOLINAK!

Sinadurak biltzen eta txoznetako kamisetak saltzen egongo dira datozen egunotan, udaletxe aurrian, goizez zein arratsaldez. Dagoeneko, ehundaka sinadura bildu dira, zeuria ipini barik geratuko zara?

4 thoughts on “Itxi Lekitto bakian! Gora San Antolinak!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s