Lehiaketen atala martxan dao!

ZerEsanan parte hartzeko aukeria zabaldu eta gure jarraitzailiari sari ederrak irabazteko aukeria emoteko, Lehiaketan ixeneko atala ipini dogu martxan (goian, argazkiaren oinean daukazue atalaren sarrerarako botoia). Atal honetan be, zeuena da berbia!

Hasi dira ZerEsanako lehiaketak, eta danak dauke sari bereziren bat. Guk lehiaketa barrijak proposatuko doguz eta zuek iruzkin bitxartez erantzun (zuen izena erabilitxa, ez “anonimo” moduan…), edo eskatu ezkero; e-mail baten bitartez. Erantzun eta listo!

Halan be iñok lehiaketa interesgarriren bat etxeko proposapenen bat badauko, bidali korreora ikara barik, egunero sartzen da nonor eta!

Hainbeste hausnartu eta gero, erabaki dogu txiste lehiaketa bat izango dala hasieria emoteko aproposena; halan be, eta iñok gertatzia nahi ez dabezen gauzak ez gertatzeko, kontuz ibili eta euki kontutan ZerEsana danona dala; ez dogu iñor minduko daben txisterik nahi. Esan biharrik ez dao, euskeraz ixan biharko dabela!

Hau esanda, eta ez dogulez sinisten txisterik ez dakixunik, idatzi bat eta zorte on parte hartzen dozuen guztijari!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s