Antolintxu Gasteizen

Pasa dan asteburuan, Zeledoneri bisitxia eitxen juan zan Antolintxu bere lagunakin. Zapatua aukeratu eban horretarako, ta hona hamen, hurrengo goixian, zeresanarako prestatu eban kronikia.

Gasteiz, Gasteiz… arratsaldeko zazpi eta erdijetan urten genduan bertaratz Bizkaibusian; suertiagaz sartu giñin, karraspijon berandutu jakon bat baño gehijao Larrotegin geratu zan eta.

Hiru ordu inguru bihar izan doguz Gasteizera heltzeko, Durangotik jun gara, bi autobus bete dira bertan.

Heldu eta segijan, zer,eta Lekittarrak topa, kawen zotz! Inpernura junda be Lekittarrak topa bertan (Antolintxu Tourren barruan bisitxatxu bat Inpernura be ondo egon bir da ba…); gaba aurrera jun ahala be bat baino gehijao ikusi dou.

Kutxin hasi gara juergan, ordu bat ein dogu bertan, tabernak ez eguazan larrei beteta eta musikia nahiku ona zalez, ba edarto baten.

Hamabijak inguruan Gaztetxera jun eta Gernikar gazte batzun kontzertua ikusi; ondo egon da, baña beste munduko ezer ez. Kañen ondorioz edo, baña lehenengo tontokeri eta dantzak hasi douz. Gaztetxetik Gozategi hasi zala entzun eta korrika eskilleretatik behera. Gozategin Porru Patata kantia, beste askon artian, zuzenian entzuteko aukeria eduki dou: Ederra!

Ordu batetan txosnetaratz jotia erbakitxa eduki dogu, baña bidian AkerBeltz taldia entzun eta sarri-sarri eta beste kanta pillo bat entzun barik ezin izan genduan eskapa.

Txosnetara heldu, “Guito-time”, Amaiur hasitxa euan (Ume Gaiztuak joten orduntxe).  Kontzertua itzala, benetan, merezi ban. Kontzertua amaitxu eta igurukuakin berbetan hasi zan kuadrillako bat.

 Antolintxu koittaua, eztabela ligaten, baña sufridu danon beste etxen dau. Konfidentzi bat botakot ZerEsanan: sentitzeot Lekittoko neska-mutillak, baña, Maitemindu ein jaku Antolintxu! Bai, bai, maitemindu. Txarrena bere bizija atzekoz aurrera ipini daben pertsonien ixena zein dan edo nungua dan be eztakijela! Eskerrak antzarretara inbita gendula, agertzen bada bigarren aukera bat eukiko dau Antolintxuk!, dana oso romantikua. Gauza politx guztijen moduan, amaitxu ei zan; bere kuadrillakuak jun nahi ebela, eta eskapo! Hainbeste denpora BATUAZ berba etxen, ezetako bez!

Hori eta gero, gaba amaitxu da Antolintxuntzako, txosnetan dantzan pasa dogu gaba eta 6rak edo 6 eta erdijak inguruan bueltako autobusa hartu dogu. Autobusen paradan gaba guztiko elkarrizketa psikodelikuena eduki dogu Bilboko matxaka mozkor bateaz (tirantedun nikija eta neure iztarren besteko besuak eukazan); indibiduo hau berbetan hasi jaku, pentsa dabelako bilbotarrak giñila (eztakiu zeaitxik, Bilboko autobusa hartzen jun garilako edo…) eta dale koño… guk baietz esan danari eta kasurik pez. Halako baten esan gaitxu gu bera baino mozkor handijauagaz gaozela, guk berba ein ezkero behintzat berak entzun etxen gaitxula, guk baietz esan, ixildu eta eskapo; eztau emoten, baina oso rarua izan da momentua.

Sartu autobusian eta lo, Antolintxun lagun bat ganera ahua zabalik, gu bereari telefonora deika,ez zan esnatzen, eta gu ekiñian. Gaba guztija bikote billa pasa (mobitzen zan guztijen atzetik) eta hainbeste esfortzu eta gero ezin eutsi akorde. Eskerrak Antolintxu ibili dan lagunak “eusten” (maiteminen ondorio), ze bestela…

4 thoughts on “Antolintxu Gasteizen”

  1. Antolintxu, ia noz parranda bat zeuk, Doña Tomasak, Don Terentziok, Anterok, Aittitta Makurrak, Paskualito negrerua ta zortzirok!

  2. Nire ustez ezinezko maitasuna baino latzagua da maite dozun pertsoniagaz batuaz berba ein bihar ixana! jajaja Baina maitxasunagaitxik edozer ezta? Animo Antolintxu, Antzar Egunian ziur maitxia zeureganatzia lortuko dozula ta!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s