PLASTIZKOZKO TAPOIEN ATZETIK

 

Tabernara tragua hartzen jun eta ur boteilia eskatu ostian gero al badozu tapoia entrega mesedez esan doste. Harrituta begiratu ostian baietz esan dotzat baina ez naz ausartu zetarako galderia egiten, batek daki Lekitton tabernariak be euren ohitxura arraruak euki leikez.

 

Zapatuan plazan ume bat hurbildu eta gero Galarrenara jungo zara? Esan eustan da nik barriro be harridura aurpegi bardinagaz baietz buruagaz eta ba orduan al dozuz eruan honek tapoiak? Umiak egia esaten ei dabe eta hongotan bai ZETARAKO? Harrituta begiratu eustana kasu honetan umia izan zan. Ez dakizu ala? Plastizkozko edozein tapoi batzen gabiltzaz ikastolako geure laguna dan Ronan-eri tente ibili ahal izateko hainbeste diru balio daben azken berrikuntzia erosteko. Tonelada bat tapoi lortuz gero, diru apurtxu bat emongo dabe eta herri guztia horretan dabil.

Ondiñoko nire kurisositate guztia asetu barik geratu zan ta nire inguruan galdetu ostian hau da emon eusten erantzuna. Lehen esan modura plastizkozko edozelako tapoiak eta telefono mugikor zaharrak batu eskero, zelan edo halan dirua lortu leikeela. Entregateko lekuak Andere mertzeria, Jone Tere eta domeka goizetan plaza merkauen aurreko estankuan.

Tonelada bat zenbat dan pentsaten hasitxa pilo bat da, baina danon artian eta apurka apurka lortu leikeela pentsaten dot. Ala ez?

1 thought on “PLASTIZKOZKO TAPOIEN ATZETIK”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s