Antolintxu Tour: Mendexa 2010

Pasa dan zapatuan udako klasikuetako baten bota neban juegia, Antolintxu ezin dalako ibili beti Lekittotik urrunera juaten, alboko herri txikiak albo batera itxita. Holan ba, Mendixako gabari aurre egiteko prepara giñian zapatuan.

Litruen eta kinituen kontuak alde batera itxita, poteo arin baten ostian erabaki genduan gora igotia. Autobusera bidian, paradan euan “marabuntia” ikusita, zaharra bezain eraginkorra dan trukua erabili genduan Mendixara ioteko: dedo eitxia.

Hamaikak pasata ixango zirian, geure buruak tiropitxon, petardo, etabarren artian ikusi genduzanerako. Urtiak be aurrera doiaz, ta nostalgi punto batekin hasi genduan gaba, gaztetxuak (gu baino bastante gaztiago dirazela adierazi nahi dot ixen honegaz) dana emoteko prest ikusita. Horren adibide ixan zan, The Uski´s-en kontzertuen aurretik eszenatoki ganera ion zan mutila, ukabila altzata gabeko momenturik unkigarrienetako bat eskeini euskuna. Bere ausardiak, gero beste batzuri be bidia zabaldu eutsen, segundu batzuetan eszenatokiko errege bihurtu nahi ixan ebenak.

Gusto musikalak alde batera itxita, aipatutako kontzertuak ez eban jente asko pozik itxi, sonidua ez zalako aproposena ixan. Guk, egia esan, atentziño larregirik be ez eutsagun eskeini, trago eta broma artian kontzentrata ibili giñian ta. Penia ixan zan, halakoren baten, euri tantak jausten hasi zirinian. “Honek ez dau bustitxen” esan ebanari edarto damutu jakon, zirimiria ixan arren, goitik behera bustitxen ebalako. Txosnetako aterpian lekua hartu, ukonduak zabaldu, eta bertan emon genduan gaba ia osua, txixa parrastadia eitxeko eskapadak tartekatuta eta fitxak sartzen ebilen jentiari begira, eta zeaitxik ukatu, barrezka kasu batzutan.

Konturatu giñinerako, autobusik ez euan dagoeneko, eta gu ondiñoko Mendixa puntan. Tabernako saunara/faunara sartziari uko einda, beherutz eitxia erabaki genduan, ustez kotxian bajatuko euskun lagun bateaz batera. Baina kotxerik barik, oinez bajatu bihar ixan genduan Lekittora arteko bidia, ilunetan eta euritzan, baina kantaten eta barrezka. Alperrik ixan zirian bidian eindako saiakerak kotxia geratzeko, Antolintxu ixatiak ez esutan ezetarako balio ixan, ospetsua bai, baina nire arpeija anonimotasunian gordeta daolako ondiño.

Holantxerik amaitxu zan zapatu gaba (Kabaura sartu-urtena barne). Mendexan ezin hobeto pasa genduan egia esan, eta astelehenian errepikatu ez baneban be, seguru nire partez askok bota zenduela juergia. Bide batez, Antolintxuk zeba liogaten ez daben galdetzen zabizenari: ez dot ligaten, nire statusarentzat arazo bat izan al dalako, nire anonimotasuna kolokan ipintxeraino; erreferente bat ixatiak bere abantaila eta desabantailak daukoz, galdetu bestela nire modura dabizen beste batzuri (spiderman, catwoman…). Ahalmen handia eukitxiak, ardura handia dakar bere gain; momentuz ezin naz arriskatu lortutako guztia galtzera gaba bateko erokerijagatik…

Ta beste barik, hurrengo juergan ikusiko gara alkar, gero berton kontateko, nahiz eta errekamaran badaukaten beste ihesaldiren bat kontateko… baina bueno, hori, hurrenguan argituko dogu!

4 thoughts on “Antolintxu Tour: Mendexa 2010”

  1. Antolintxu idaztekeran batzutan neskia zarila emoten dozu ta beste batzutan mutila… zer zara? Ixena egija esan mutilena daukazu baina gaur egunian Aitziber ixenaaz mutilak daozen garijan batek daki…

  2. Antolintxu, zelan ez ziniala juan Mendixara astelehenian!? Ze Esatek taldiak kriston anbientia ipini eban, ta zu faltan? Holan ezin da Antolintxu eh, holan ezin da!

  3. Antolintxu, Antolintxu… Zu ez ziñin fitxeuan ibili???!!. Zeure atzetik nabil, eztot lortu, baina zeuaz jun nahi dot nik “juergan”! Nora goiaz datorren astian?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s