Gazte Eguna Mutrikun

Datorren zapatuan, Gazte Eguna ospatuko da Mutrikun. Goizetik gabera, egitarau betia dago prestatuta, bertara ahalik eta gazte gehien hurbiltzeko asmuagaz. Gazte egun honekin, independentziaren aldeko apustua egiteko prest daola erakutsi nahi dau gazteriak.

Egun, Euskal Herriaren eskubideak zapalduak direla agerikoa da. Ez
dira soilik ordea herri baten eskubideak zapalduak, gaur egun, euskal
herritarren eskubideen errespetua ere ez da bermatzen. Eta guzti
horren ondorioz da egun Euskal Herrian sortu den aldaketa nahia.

       Ezin dugu ahaztu, ordea, aldaketa hori norabide bitan eman
daitekeela. Etsaiak, gizartearen asimilazio estrategia baten bitartez,
gaur egun bizi dugun eskubide urraketarekin jarraitzea du helburu,
haien poltronak mantenduz, eta horren ageriko dira haiek sortutako
krisi hau gainditzeko jartzen ari diren bitartekoak.

       Gazteok benetako aldaketa baten aldeko aldarrikapena egin beharra
daukagu. Eskubide urraketa horrekin amaituko duen alternatiba bakarra
Independentzia aldarrikatzean, ez garela ari soilik euskal herriaren
independentziaz, norbanako eta kolektibo bezala ukatuak ditugun
eskubideen errespetua bermatzeaz ere ari garela baizik.

       Duela 30 urte inposatutako markoak, herri eta herritar bezala aske
bizitzeko gure aukerak ukatu zituen. Norbanakook, guk nahi dugun
hizkuntzan bizitzeko aukera ukatua dugu, balore kapitalista,
konpetitibo eta indibidualistetan oinarritzen ez den hezkuntza sistema
baten beharra daukagu, adierazpen askatasuna eta jardun politikoa
inongo arazo gabe aurrera eramateko aukera ukatua dugu, etxebizitza
eskubide eta lan ez prekario bat izateko eskubidea, ukatua dugu.

       Gazteon kasuan ere agerikoa da eskubide zapalketa hau. Gainera,
etsaiak ere badaki, gaur egun gazteria kontrolatuz gero, geroa
bermatzen ari dela. Gazteria, kritiko, sumiso eta indibidualista
sortzea dute helburu, eta horren adibide ditugu, hezkuntzan inposatu
nahi duten plan berezia, euskal herrian etsaiak egiten duen drogen
erabilera edota bultzatzen dituzten gizarte harreman eta aisialdi
eredua, genero bakoitzari egozten dion rol zehatzarekin.
12.OO etan TAILERRAK
graffiti, hezkidetza, internazionalismoa

14.30 etan BAZKARIJA
langiliak 8 euro eta ikasliak 6 euro

ondoren JINKANIA

19.30etan KALEJIRIA

gabaz KONTZERTUAK

Juateko eta etorteko autobusak egongo dira,
IRTEERIA 10.45 MANDASKATIK
BUELTIA 04.00 MUTRIKUTIK
Autobusian apuntateko GALARRENAN ETA ZULUAN

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s