ANTOLINTXU TOUR MUTRIKUN

Pasa dan asteburuan Mutrikuko jaijetara juan zan Antolintxu bere lagunakin. Aurten ez dau batik parkatzen! Asteburu honetan ia nun ikusten dozuen… Momentuz, aurreko asteko bere abenturakin konforma biharko gara!

Hamar eta erdijetan eskolapetik urten genduan, kotxian buelta etxeko esperantziagaz jun giñilez berandutxu urtetia pentsa genduan.

Heldu eta segijan txosnetara, kontzertuak euazan eta nahiz eta  nahiku onak izan zirin taldiak, anbientia aldatzia pentsa genduan, gaztetxerantz. Nahiku denpora  eon giñin eta gero herrikora jun giñin. Lekittoko kantakin hasi eta denporia konturatu barik pasa jakun; ordurako kuadrillaren baten lagun ein giñin eta antzarretarako urteko lehenengo inbitaziñoiak emon genduzan (batzuk okerreko batelera be bialdu genduzan, ups!).

Entera giñinian Mutrikun kuadrillako kamisetakin juteko eguna zala, mahonezko jantzi giñian eta atzian kuadrillien ixena idatzi genduan, hori eta beste hamaika gauza gehijo be bai, eta gero klariona eukaula aprobetxata mutrikutik pare bat firma be itxi genduzan, antzar eguna exportaten ibili giñin. Jentiak pentsateban arrantzale egunagaz edo lia giñila.

Herrikotik barriro be txosnetara, kontzertuak amaitxua euazan eta anbientia aprobetxaten jun giñian, guitoka hastia erabaki genduan…

Boleto batzuk saltzien aitzakijagaz eta kuadrillakuen klaseko lagunak bertatik eguazala aprobetxata, sozializaten eta alkarreri adarra joten pasa genduan gaba.

Anbiente edarra egon da gaba guztijan zihar, baña momentu batetik aurrera txosnak eta tabernak hutsitxu zirian eta jentia bokadillo, hamburgesa eta patatak erosten jun zan, geu be bai.

Eguna argitzen hasi zanian gure ezagun baten alde illuna ezagutu genduan, beti ikasten dira gauza barrijak, eta guk ikasi genduan gure inguruan erdi sekreta, erdi akosadore eta erdi espioi bat daukaula, inofensibua da, baina, lantzian behin, sen depredadoriak urteteotzo.

Bueno eta amaitzeko kotxera jun giñin lo etxen eta akorda garinian bañotxu bat hartu Mutrikun despejateko eta Lekittora.

Anbientia edarra Mutrikun eta danok geratu gara errepikatzeko goguakin, merezi dau; beste herri bat 2011ko Antolintxu Tourrian derrigorrian egon bihar dana.

6 thoughts on “ANTOLINTXU TOUR MUTRIKUN”

  1. Nik pentsaten dot Antolintxun ligaten dabela baina konta ez dabela egiten. Dana dala ez zan izango arrarua ez ligatia be Euskal Herrian bizi gara ta… Animo Antolintxu asteburu honetan ze plan?

  2. Neu be Mutrikun egon zirinetako bat naz, eta uste dot anbiente paregabia eguala! Beraz, datorren urtian Antolintxu derrigor Mutrikun!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s