LEKITTOKO ELKARTASUN EGUNA 2010

Zapatuan burutu zen 2010eko Elkartasun Eguna Lekeition. Goizeko hamarretan bildu ziren 25 lagun mendi martxari ekiteko. Ikurrak, ikurrinak eta senide eta lagunen argazkiak soinean Otoion gora abiatu ziren. Bidean, gudarien omenezko haritzen aurrean geldialdia egin eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek hartu zuen hitza. Lehenik eta behin, aurreko urtean mendi martxan izan ziren eta aurten atxilotu dituzten Zuriñe eta Gaizka izan zituzten gogoan eta baita, nola ez, Jon Antza ere. Egungo egoerararte borrokak ekarri gaituela azpimarratu eta aurrerantzean ere hori izango dela bidea esanaz bukatu zuten. Tontorretik pasatu eta Lekeitiora bueltan Ertzaintzaren bi patruila eta paisanozko kotxe batek mendi martxan izandakoak gelditu eta haietako hiru identifikatu zituzten Euskal Preso Politikoen argazkiak ezin dituztela erakutsi argudiatuz. Jarrera autoritarioa izan zuten eta martxan izandakoen protesten artean senide eta lagunen bi argazki eraman zituzten.


Bitartean herriko Plazan bazkarirako prestatzen ari ziren. Etxeratek sakabanaketaren ondorioak salatzeko egindako argazki panelak jartzen zebiltzala Ertzaintzak beste lagun bat ere identifikatu zuen. Hala ere, panelak, kartelak eta pankartak han jarraitu zuten eta jendea biltzen hasi zen bazkariari ekiteko. Hirurak aldera hasi zuten bazkaria. 300 pertsonatik gora bildu ziren bazkaltzen tikearekin jasotako kamiseta urdina soinean, aurreko urteetako markak gaindituz, eta hasieran denak sartzeko arazoren bat edo beste izan bazen ere denen artean lagunduta giro ederrean ekin zioten bazkariari han bildutako guztiek. Entsalada, marmitakoa, postrea, kafea eta kopa hartu ondoren Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek hartu zuen hitza. Lehenik eta behin goizean Ertzaintzak izandako jarrera salatu eta elkartasuna ezingo dutela geratu argitu zuen. Herriko musikariek ere izan zuten tartea eta kantu eta kantu artean senideak omendu eta preso dauden Lekeitiarrak izan zituzten gogoan.
Ekitaldia bukatu aurretik Eukeniren aipamena ere ezin falta. Hainbeste urtetan herriko elkartasunaren eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ikur izan denaren bidea jarraituko dutela esan zuten eta hark preso eta iheslari politikoekiko erakutsitako maitasun eta eskuzabaltasuna ez dela sekula hilko. Eusko Gudariak abestuaz bukatu zen ekitaldia.
Ondoren barre algara ederrak bota zituzten plazan bildutakoek gazteek eskeinitako pastoral berezian. Alde batetik herriko presoak eta bestetik Guardia Zibila, Gendarmeria eta Audientzia Nazionala. Txalo zaparrada galanta jaso zuten pastorala antolatu zutenek.
Amaitzeko argazki herrikoia atera zuten Udaletxeko eskaileretan. Elkartasunezko marea urdinaren erakusgarri.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s