Gorenak absolbitu egin ditu lau gazte independentista, polizia etxeko deklarazioak ez dituelako hartu frogatzat

Espainiako Auzitegi Nazionalak iaz sei urteko kartzela zigorra jarri zien Ainhoa Pagoaga, Iban Etxeberria, Urko Pagoaga eta Borja Oregiri, Segi gazte erakunde “terroristako” kidetzat jota. Aldiz, Gorenak berretsi egin ditu Estebe Gandiaga, Zaloa Zenarrutzabeitia, Eneko Etxaburu eta Eneko Ostolazaren aurkako zigorrak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2009ko urrian sei urteko kartzelara zigortu zituen zortzi gazte independentistetatik lau absolbitu egin ditu gaur Auzitegi Gorenak, lau horiek polizia etxean egindako deklarazioak frogatzat ezin direla hartu ebatzita. Ainhoa Pagoaga, Iban Etxeberria, Urko Pagoaga eta Borja Oregi dira libre utzi dituenak. Auzitegi Nazionalak Segi gazte erakunde “terroristako” kidetzat jo zituen.

Gorenak, baina, Estebe Gandiaga, Zaloa Zenarrutzabeitia, Eneko Etxaburu eta Eneko Ostolazaren aurka beste auzitegiak jarritako zigorrak berretsi egin ditu, horien aurkako frogak badaudelakoan.

Joan den ekainaren 16an Fiskaltzak Gorenari eskatu zion zigorrak osorik berretsi zitzala, zortzi gazteek Lea-Artibai eskualdean izandako kale erasoekin lotura zutela egotzita. Defentsak guztien absoluzioa eskatu zuen, “frogarik ez dagoelako, eta deklarazioak tortura eta tratu txarrengatik egin zituztelako”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s