Gazte Parrilladia eguaztenian

Eguazten honetan, uztailak 28, parrilladia eingo da parkian Gazte Asanbladiak udarako presatutako egitarauen barruan. Nahi dabenak iluntzeko 20:00etan bertara hurbiltzia besterik ez dauko, jateko eta edariaz aparte, aisialdirako jolas eta aukera ezberdinak be egongo dira ta.

Esan bezala, 20:00etan hasiko da okela usaina zabaltzen, baina danok jatekua zelan eitxen dan begira eon biharkuan, denporia pasateko aukera ezberdinak eukiko doguz: marabalak, hondartzia, ping-pong, kartak, partxis… Eta musikiak be bere lekua eukiko dau… baina ezin dogu gehiago aurreratu!

Gogoratu, baita be, momentu honetan martxan dagola Gazte Asanbladiak antolatutako mahai-jokuen txapelketia. Hainbat partida jokatu dira dagoeneko, ta parrilladan bertan be, horretarako aukeria egongo da.

Beraz, asteazkenian parkian batuko gara, lekittoko gaztiok geure aisialdia eraiki eta gozatzeko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s