Lekittoko emakume taldien gutuna

Sanantoliñak Lekittoko jairik preziatuenak diraz lekitxarrontzako. Giro onian, kanta, dantzan egin,disfraza,antzarren bila juan eta beste makina bat kontu egiteko desiaten egoten gara danok be urte osuan: zahar gazte ,ume, gizon zein emakume.

Gauza jakina da herri bateko jaiak bertako herritxarren espilua izaten dirazela, izan be jaiak herritxik bertatik jaioniko kontua dira. Herritxarrok bertan agertzen dogu geure alai egoteko eria, geure ondo pasateko eria, geure kezka, reibindikaziño eta hasarriak.

Geu garien lantxerik agertzen gara eta zentzu horretan, urte osuan zehar geure herriak daukozen ezaugarri ederrak, zein ez horren ederrak bat eginda agertzen jakuz Sanantoliñetan bebai. Hori dala ta, Lekittoko Emakume Taldetik Lekitxoko jaien inguruko pentsamendu, idea, kezka eta hausnarketa ezbardinak urten jakuz.Gure asmua da, honek burutaziñoiak Lekitxar guztiakin konpartitzia.Helburua? Sinplia bezain sakona eta inportantia: Beti holantxerik izan danaren mozorropian jatorkuzen joerak aztertu eta replanteatia. Buruari astindu txiki bat emon eta danon artian sanantoliñari begira, zer hobetu egon badagolakuan, bide horreri eustia apurka apurka. Modu horretan danok be erosuago egon gaitxezen danon jaiak dirazen sanantoliñetan eta bardin gozatzeko aukeran egon gaitxezen, gizon zein emakume.

Emakumia menpeko egoeran daukon gizartia ez da gauza barria. Gaur egun gehienon ahotan onartzen da hori halan dala, eta hori zuzendu eta aldatzeko asmua be ez da barria. Lekitxo ez da mundu barruan dagon isla isolatua, eta geurian be emakumiok gizarte antolaketa honen kaltedun gara, eta urte osuan lez, jaietan be hori agerian geratzen jaku. Hori argi eta garbi ikusteko, aurreko urteko programari begirada bat zuzentzia besterik ez da egin bihar. Esate baterako jaietako programan egoten dirazen kirol jarduera gehienak: Futbol 7, futbito kaskajo,pelota partiduak,estropadak, idi probak eta herri-kirolak, tradizionalki gizonen kirolak izanikuak dirazela konturatu gara. Urte luzietan emakumiok beste espazio publikuetatik legez, kirol mundutik be apartata mantendu izan gaitxue. Gaur da eguna, ahalegin handiari esker, parte hartzailietan zein zaletuetan emakumiok geure tokia egin doguna. Baina udabarrian kultur etxian antolatu genduan “emakumea eta kirola” hitzaldian begibistan geratu zan modura, ondiño be bide luzia daukagu egiteko eta oztopuak ez dira gitxi, eta ezta txikiñak be.

Zentzu horretan, egitarauan desoreka tradizional hori orekatu beharrean ez ete gaozen galdetzen deutzagu geure buruari. Zemat emakumek parte hartzen dabe ikuskizun eta txapelketa horretan? Ze neurri hartzen dira/doguz hori orekatzeko? Ze leku eta diru laguntza dauke, emakumiok parte hartzaile legez eta zaletu legez modu aktibuaguan aritzen garien kirol eta zaletasunek?

Zer pentsa emon deusku bebai, herritxarrok geuk jaietan eukitxen doguzen jarrera sexistak:Hiru adibide esanguratsu aipatzeko modukuak diraz:* Inoz Play back-ian barria lortzeko intentziño onenagaz, emakumiok menpeko matentzen gaitxuen gizarte joerak errepikatu eta indartzen dirazela erizten jaku: Emakume esteriotipatuak, emakumia sexu objetu modura darabilen kontenidoko kantak etab. Inoz mingarria izateraino.* Edota tabernetan bereziki jaietan entzuten doguzen patxanga estiloko abestien letrak eta horrek eragiten daben girua. Ez dogu nahi hau tabernarien kontrako irakurketa modura ulertzerik. Espazio publikuetan ez modura, tabernak eremu pribatua izanda eta ondorioz jaube bakotxak beren taberna nahi daben eran girotzeko daukon eskubidia ahaztu barik, tabernariak be bestiok lez herritxar modura ardura eta erantzukizuna daukela sinistuta diñogu. Lekitxoko herrian tabernak inportantiak izan dira eta dira eta zeresanipez jaietan. Hori dala eta tabernariak sarri herriko giruari eta herriari beren aportaziñoia egiten dotzela badakigu, inoz iniziatiba txalogarriakin. Horregaitxik, hau hausnarketarako gonbidapena baino ez da. *Ekimen ezberdinetan parte hartzen dogunian, megafoniatik segurutik borondate onenagaz hau be, baina inoiz entzuten doguzen aipamenak, dala antzarra hartzen goiazenian, dala txapel jaurtiketan etab. Pentsaten para ezkero, gizonezkuari egiten ez jakezen aipamenak izaten dira:”Aupa neskatila, ahal dozu ta”, “ez badozu lortzen be bardin jako” etab. *Ezin aipatu barik itxi emakumion aurkako erasuak; berbaz zein fisikoki emoten dirazenak. Hau ez dogu jaietako ezaugarri esklusibua, badakigu. Baina gizonezko batzuentzat emoten dau jaiak izakeran, dana dala libre eta harrotu egiten dira, horrek jokabide lotsagarri eta guztiz zalagarriak azaleratuz. Alkohola eta beste droga batzun eraginez areagotu edo mozorrotu egiten dirazenak. Punto honetan zorrotzaguak gara eta horrek danak desagertu egin behar dirazela uste dogu. Emakumiok be parrandia nahi dogu egin lasai lasai, mutil batek popia ikutu barik, makina bat lizunkeri entzun barik eta are gehaigo, EZ esaten dogunian harreman sexual baterako, EZ hori BAI modura interpretatua izan barik. Danon arduria da horrekin danakin amaitzia…instituziño publikuetatik hasi, negozioetako arduradunetatik pasa eta beste herritxarron arte, kuadrillan edo albuan holakuak ikusten doguzenian.

Emakumion egoeriak jaietan, alde positibuak be badaukozelako kontutan hartu bihar da. Positiboki baloraten dogu, pregoilarien artian emakumien presentzia nabarmena egotia, edota orain dala gitxira arte lehiaketa ezberdinetako sari banaketan sexuen araberako ezberdinketa diskriminatorioa egiteko joera baztertu izana. Hori da bidia. Esate baterako zergaitik ez kontutan izan; aurrerantzian kontrataten dirazen musika talde eta ikuskizunetan emakumien presentzia, partehartzia eta edukin ez erasotzailiak? Zergaitik ez hausnartu zemat emakumek parte hartzen dogun Jai batzordian?

Hausnarketa honen bitartez gure kezkia azaleratu nahi dogu, ikusteko jaietan, urte osuan lez, emakumien lekua zein dan eta benetan zein nahi dogun ixatia. Egoeria bueltia emoten ahalegintzeko, gauzakin konturatzeko, danon arteko harremanak azkan finian hobetzeko, danok elkar onartuta eta errespetata gariena. Hausnarketa honeaz, danon partze hartzia eskatu, sentimentu eta uste azaleratzeko, danon artian herri hobiao bat sortzeko eta jaietan be, danok era bardinian gozatzeko.

4 thoughts on “Lekittoko emakume taldien gutuna”

  1. Jai batzordien kontuan sartu barik nik uste dot emakumiok arrazoia daukela gauza askuan. Play-backen asuntuan adibidez argi dao gehienak nahiku itxura sexistia eukitxen dabela, emakumien itxura eta jarrerak antzezterakuan. Kontra viento y marea urte asko doiazenak emakumiak eurak be badira! Ta nik neuk ikusten dotez biharrian (antzerkia, erasuen salaketak, bideo emanaldiak…).

  2. Kritika konstruktibua baino eztabe ein Emakume Taldekuak. Eta eztot uste inon lana mespretxatzen eta apurtzen datozenik. Mesedez…

    Aupa zeuek!

  3. Honek emakumiok dauke aurpegia, jai batzordiari lagundu beharrekoan eta bertan parte hartu, gogoratu zabala dala, ez atzeko atetik datoz kritikia egitera. Play Back-agaz be sartzen dira, satira eta antzerkia sesixta bihurtzen dituzte, ez dagon lekuan be ikusiiii. pentsaten dota kontra viento y marea lan ederra egiten dabela batzuk zuek hori apurtzen eta kritikaten etortzeko. Ia zeuek biharrean noiz ikusten zaituegunnn.

  4. bai… eta txosnetan entzuten dizen % eder bateko musikia gizoneskuen musikia da…. suma y sige!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s