UDALBILTZA AUZIA

Udalbiltzaren aurkako epaiketako bigarren eguna dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta bederatzi auzipetu falta dira deklaratzeko –atzo 11 mintzatu ziren-: Xabier Iragorri, Juan Carlos Alduntzin, Maribi Ugarteburu, Ibon Arbulu, Expe Iriarte, Larraitz Sanzberro, Urko Irastorza, Miren Odriozola eta Jasone Astibia.

2003ko apirilean operazioa izan zenetik esandakoa esan zuten auzipetuek epaimahaiaren aurrean: eurak ez direla ETAkoak eta Ekinekoak eta Udalbiltza ez dela ETAren eta Ekinen menpe aritu. Guztiek zioten Udalbiltzako kide guztiak zirela erabakiak hartzen zituztenak. Diru iturriak erakunde publikoetatik lortzen zituztela ere adierazi zuten.

Udalbiltza Euskal Herriaren aldeko egitasmoa dela ere nabarmendu zuten auzipetuek. “Bakea, hitza eta errespetua oinarri hartuta, euskal naziotasunaren aldeko lana egiten du Udalbiltzak”, esan zuen Oskar Goñik.

Halaber, ziurtatu zuten Udalbiltzak ez zuela 2003ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako herrialde eta herri plataformak sortzeko lanik egin -Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe jo zituen plataforma horiek, Batasuna legez kanpoko alderdi politikoarekin zerikusia zutelakoan-.

Alkate eta zinegotzi ziren garaian nazio instituzio bat sortu eta haren bitartez nazio eraikuntzan saiatzeagatik ETAko kide izatea egozten diete auzipetuei Fiskaltzak eta Dignidad y Justicia herri akusazioak. 10 eta 23 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte haientzat.

Epaimahaia Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuak –Egunkaria auzian ere hala izan zen- eta Manuela Fernandez Prado eta Javier Martinez Lazaro epaileek osatzen dute.

21 auzipetu daude orain

22 auzipeturekin hasi zen atzoko saioa, baina hogei minutura epaimahaiak jakinarazi zuen Miriam Campos auzipetua ez duela epaituko. Izan ere, Campos 18/98 auzian epaitu eta zigortu egin zuten, eta epaimahaiak dio ezin dela berriro epaitu gauza beragatik -ETAko kidea izatea egozten zioten orain ere-. Campos preso dago egun aurreko auziagatik.

Xabier Alegria da Udalbiltza auziko beste presoa –18/98 auzian epaitu eta zigortu egin zuten, ETAko kidetzat jota-, baina hau epaitzea erabaki du epaimahaiak, orduan “diru kontuen erabilera okerrari” buruzko akusazioengatik ez zutela epaitu esanda.

Beste auzipetu bat, berriz, ez zen azaldu auzitegira: Xarlo Etxezaharreta Hazparneko hautetsi ohia. Horixe iragarri zuen berak duela egun batzuk. “Madrilekin problemak ditugularik, ez gehiago erantzutea erabaki dut”, azaldu zuen duela egun batzuk. Hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko agindu du Gomez Bermudez epaimahaiburuak.

Datorren ostegun eta ostiralean jarraituko du epaiketak. Ondoren, irailean segituko dute, 7, 8, 9, 14, 15 eta 16an.

EPAIKETA HAU SALATZEKO MANIFESTAZIO NAZIONALA DAGO ZAPATUAN BILBON, autobusian apuntateko Galarrenan dago zerrendia

Udalbiltzaren aldeko abestia entzuteko, klikatu: Udalbiltza

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s