Greba Orokorreko kronika

Astearte honetan, ekainaren 29, greba orokorra egon da deituta Euskal Herri osorako. Gure eskualdean, orkorrean, balorazio oso positboa egin dabe sindikatuek. Lekittori dagokionez, San Pedro Eguna dala eta, tabernariek bi orduko paroa egin dabe arratsaldean. Eguerdian kontzentrazioa eginda udaletxe aurrean eta iluntzean manifestazio jendetsua egin da.

«Lea-Artibain eta Mutrikun dena itxita egon da, kooperatibak izan ezik. Erantzuna erabatekoa izan da, zabala». Berba horiekin baloratu dute grebak berton eduki duen jarraipena ELAko eta LABeko ordezkariek. Gaur greba egin eta ateak itxi dituzten enpresen artean, J.L. French Ansola Etxebarriko enpresaren itxiera nabarmendu dute bi sindikatuek, «iaz ez zuen zarratu eta».

Iaz egindako grebagaz alderatuta, aurten jendea «kontzientziatuago» dagoela esan dute ELAk eta LABek. «Iaz erreformak ez zeuden mahai gainean, baina orain, ondorioak ikusita, jendeak greba egin du. Erantzuna erabatekoa izan da», azaldu du Mikel Etxebarria ELAko ordezkariak.
Langileriaren erantzuna «garrantzi handikoa» izan dela eta iazko grebagaz alderatuta aurten indarra «erabatekoa» izan dela gaineratu du Etxebarriak. «Kontuan eduki behar da, kooperatiba batzuk kenduta, beste asko eta askok itxi egin dutela. J.L. French Ansolak itxi izana be oso lorpen garrantzitsua da».
ELAren esanetan bertoko herrietan komertzioak, ia gehienak, itxita egon dira gaur, eta enpresa handiek be beraien jarduna eten zutela esan du Etxebarriak.
Aurten, «murrizketak mahai gainean egotean», langilegoak «osotasunean» erantzun duela esan du ELAk. «Kaleratzeak merketu egin dituztela argi geratu da, eta langilegoak, greba eginda, hori ikusi duela erakutsi du. Gainera, aldaketa horien atzetik ondorio gehiago daudela badakigu, pentsioen murrizketa, esate baterako. Neurri horiei gogor erantzun zaie bertotik. Kontuan eduki behar da denbora asko barik egin dela grebarako deialdia. Baina jasotako erantzungaz oso pozik geratu gara».
LABen balorazioa be «oso ona»
Aitziber Barandika LABeko ordezkariak be erantzuna «oso ona» izan dela esan du. «Herrietan dena itxita egon da, eta industrialde gehienetan be bai, Eika eta beste kooperatiba batzuk kenduta. Horietan lan egin da».
Grebarik egin ez zuten enpresen artean Burdinola, Eika, Kauxot, Kautenik eta Kide zeuden. «Cikautxok jai eduki zuen, Sanpedroengatik».
Barandikaren esanetan, atzoko grebagaz, langilegoak Madriletik datorren «inposaketaren ondorioak» ikusten dituela erakutsi du. «Neurriak norainokoak diren jabetzen direla argi laga dute beharginek».
Herriz herriko errepasoa egiterakoan, erantzuna «arrakastatsua» izan dela esan dute bai ELAk eta bai LABek be. «Bertoko herrietan ia dena itxita egon da».
Grebak Bizkaibus enpresako autobus zerbitzuetan be ondorioa eduki zuen. Horrela, astelehenean Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman zuenez, Bizkaibusek gitxieneko zerbitzuak eskaini ditu gaur. «Lanegunetan eman ohi den zerbitzuaren % 30 eskaini da». Halan eta be, «puntako orduei eta laneko sarrera edo urteerako orduei arreta berezia» eskaini zitzaien.

Lekeitioko manifestazioa
Sindikatuek egindako grebaren deialdiari jarraituz, gaur iluntzean, manifestazioa egin zen Lekeition, Eskolapetik abiatuta. Protesta hasi aurretik, eta San Pedro jaiak tarteko, herriak bi orduko geldialdia egin du, sindikatuekin aurretiaz hitzartu modura. «Sanpedroak direnez, ordu batzuetako greba egitea adostu genuen ostalari eta merkatariekin», gaineratu zuen Barandikak.
Manifestazioan 200 lagunetik gora batu dira Lekeition. Manifestazioak zeharkatu zituen kaleetan zehar, langileen eskubideen aldeko eta erreformen aurkako mezuak entzun dira.

1 thought on “Greba Orokorreko kronika”

  1. koperatibenak izenik be ez dauko… Euskal Langileri Guztiak (gusta edo ez, eskuma, erdi, albo, ezker… euskal sindikatu danak deitu dabe, gero bere peseterismoa eskutateko, sindikatuakin bat ez datorrela esango dabe… neu be ez nator eh!, ez naz sindikatu baten be afiliatutakua) grebara deitu, eta eurak biharrera. Zer dira ba? Enpresarioak? Edo peseteruak sinplemente… gero saso txarrak heltzen jakezenian, eskatzia dauke laguntzia, eta gero txarrena da, kooperatiba horretako jendea, ezkerrekuenak egiten joaten dala… ESKIROLAK!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s