San Pedro Gazte

Urtero modura, datorren ekainaren 30ian, eguaztena, San Pedro Gazte Eguna ospatuko dogu lekittoko gaztiok. Horretarako, Gazte Asanbladiak goixetik gabera arteko egitaraua antolatu dau.

Egitarauan aldakteak badagoz be, orokorrian azkan urtietako bide bardinari jarraitzen deutso aurtengorako prestatu dogun egitarauak, beherago agertzen dan modura. Berrikuntza nagusiak, tortilla txapelketien itzuleria eta bertso-triki poteua ixango dira goixian. Jakin badakigu zuetako batzuk, ia tortilia patatena izan bihar dan edo ez galdetzen hasita zagozela, txapelketia irabazteko edozein zirrikitu topa nahian… guk ez dogu inungo mugarik jarriko, tortilia da ein biharko dana, zeuek ikusi zelakua!

Esan biharrik ez dago, tortila hori gero norberak jateko modukua izan biharko dala, 15:00etan hasiko dan bazkarian. Halan da be, Gazte Asanbladiak presparatako ensaladia egongo da danontzat, eta postria be geure kontu izango da. Horretaz gain, edariak, orijua eta gatza be ez dira erosi biharrik egongo. Bazkariak 3 euro baliko dau.

Arratsaldian, barriz, jokuek ekarriko dabe beste barrikuntzetako bat, aurten Mihiluzen oinarritutako jolasak egongo dira ta. Betiko lotsa eta abarrak alde batera itxita, danok parte hartzeko moduko girua egongo da dudarik barik!

Eguna amaitzeko, iluntzeko kalejiria eta gabeko karaokia baino ez dira faltako hortik aurrera, San Pedro Gazteri musika eta zarata apur bat emoteko. Eta ez ahaztu, goixetik gabera rate, danok mahonezko janztita ibiltxia, holako ohiturak mantendu daiguzan!

Beraz, ondo pasateko aukeria badago, zetako etxian geratu? Gaztiok gerue aisialdia eraikiz, anima eta parte hartu!

EGITARAUA

11:00etan KUADRILEN ARTEKO TORTILA TXAPELKETA

13:30etan TORTILEN AURKEZPENA eta BERTSO-TRIKI POTEUA

15:00etan BAZKARIA ESKOLAPIAN

ondoren… MIHILUZE!

19:00etan KALEJIRA ESKOLAPETIK HASITA

gabaz… KARAOKIA!


5 thoughts on “San Pedro Gazte”

  1. Udia hasteko modu hoberik eztao. Ia aurten be kuadrilla asko batzen garin alkar ezagutzeko, herrijari bizija emoteko, gure aldarrikapenak kalian eoteko eta ondo pasateko! Eskerrik asko Gazte Asanbladiari holako aukerak emotiaitxik eta segi aurrerantzian be lanian!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s