Ekainak 23, San Juan Sua

Udiaren hasieriagaz batera, San Juan Sua eguna ospatzeko ordua heltzen da. Azkan urtietan ohitxuria bihurtu jaku, Lekittoko Gazte Asanbladien eskutik Isuntza hondartzan sua egin eta bertan batzia. Aurtenguan be horretarako aukeria daukagu, baina berritasunakin.

Ixan be, urtero lez suen inguruan dantzan ein eta tragoren bat edo beste hartzeko aukeria eukitziagaz aparte, Ikastolatik Hondar Txikira arte kalejiria prestatu dabe aurtengorako Gazte Asanbladakuek. Horretarako, Islako Akerragaz kontaktuan ipini eta herrira etorteko kobentzidu ei dabe… 22:30etatik aurrera ikusiko dogu ia zer pasaten dan…

Esandako ordu horretan hasiko da kalejiria Ikastolan, eta Isuntzara heltzerakuan piztuko da sua bertan, musika eta edarien artian. Ohiturazko dantzien ondoren, sutara geure desirak botateko momentua ixango da batzuentzat, beste batzuek euren mamu eta sorgin zaharrak erreko dabezen bitartian.

Beraz, suen bueltan ikusiko gara alkar, urteko egunik luziena modurik onenian amaitzeko… eta zuk, ze desira eksatuko doztazu suari? edo zer nahi dozu sutan erre?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s