Udako Ikastaroak Lekitton

Datorren uztailaren 12tik 15era Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta ikastaro bat egingo da Lekitton. Punk eta (Des)eraikuntza nazionala: EHtik mundura izango da aurtengo ikastaruen izenburua, izan be, bigarren aldia da antzeko UEUko ekimen bat egingo dana gure herrian. Edonork dauko bertan apuntateko aukeria.Lehenego eguna, uztailak 12, goizez Eibarren izango bazan be, hortik aurrera Lekittoko Ikastolan burutuko da guztia. Antolatzailiek jendiari parte hartzeko deia luzatu dotze, ikastarua Lekitton finkatzen lagunduko dabelako eta honako aukerak ez dirazelako askotan egoten.

Matrikulateko epia uztailaren 4an amaitzen da eta plaza mugatuak dira. Beka bat eskatzeko aukeria be badao. ARgibide gehiago http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroak/herria/lekeitio helbidian.

Hona hamen egitarau osua:

Uztailak 12
10etan (Eibar): Galdu arte: punk erreboltaren erradiografia bat
munduko (EHko) leku baten. Hitzaldia eta musika entzunaldia. JL
Zabala (Idazlea, “Galdu arte” nobelaren egilea eta Berria-ko kazetaria)
16,30etan (hemendik aurrera dena Lekeition): Ezpainetako margo
arrastoen xerka munduan zehar: G. Marcus-en teoriak eta punk
lurraldeak. Hitzaldi laburrak eta musika entzunaldiak. Iban Galletebeitia,
Josu Larrinaga (UEUko Soziologia Saileko kideak), Leire Lopez Ziluaga
(bideo konferentzia) Julen Azpitarte eta Gotzon Hermosilla (Kazetariak,
musikan adituak)
Uztailak 13
9,30-10-30: Euskal Herriko punk eztanda: Jendetzaren autonomia
aldarrikatuz, nazio eraikuntza arazotuz. Hitzaldi laburrak:
· Ibai Atutxa (Euskal filologian lizentziatua eta masterra literatura
konparatuan)
· Iñaki Barcena (UEUko Soziologia Saileko kidea, EHUko
irakaslea)
· Josu Zabala (Hertzainak, 7 Eskale, Gora gu ta gutarrak)
· Hartzea Lopez Arana (Patxa Iparraldeko mugimendua
11-13,30: Mahai-ingurua aurrekoekin
16etan: Punk perretxikoak EHn. Musika entzunaldia. Gotzon Hermosilla
eta Fermin Etxegoien (Kazetariak, musikan adituak).

Uztailak 14
9,30-10,30: Erreboltatik instituzionalizaziora, Do it yourself (DIY)
bitarte: martxa mantsotu, borroka galdu?. Hitzaldi laburrak.
· Patxi Gaztelumendi (UEUko kidea, (hacktibista ipurterrea)
· Emilio Lopez Adan, Beltza (medikua, idazlea, ikertzaile soziopolitikoa)
· Mario Zubiaga (UEUko Soziologia Saileko kidea, EHUko
irakaslea)
· Asier de Blas (UEUko Soziologia Saileko kidea, EHUko irakaslea)
· Igor Ahedo (EHUko irakaslea, aktibista)
· Okene Abrego (BAP, Inoren Ero Ni)
11-13,30: Mahai-ingurua aurrekoekin
16etan: Sustraiak, rock, rap, reggae eta bere ifrentzuak: mad dogs
and the englishmen EHn. Musika entzunaldia. Julen Azpitarte/Ibon R.
Uztailak 15
10-14ak bitarte: Euskal Herria gaur: Punk ala normaldu, basatiak
edo hiritarrak. Hitzaldi laburrak.
· Imanol Galfarsoro (Idazlea eta Leeds Unibertsitateko irakaslea)
· Jone Hernandez (EHUko Antropologia irakaslea)
· Xabier Aierdi (UEUko kidea, EHUko irakaslea)
· Ritxi Aizpuru (aktibista eta musika editorea)
· Ibon R (Eten)
· Gorka Urbizu (BTx)
16,30etan: Punk-a establishment bilakatua? Insurjentziaren soinu
berrien bila, . Musika entzunaldia. Fermin Etxegoien/Iker Barandiaran
(kazetariak, musikan adituak)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s