Lekittoko Gazte Independentisten oharra

Lekittoko Gazte Independentistek duela egun batzuk Erroman izandako Zuriñe eta beste bi gaztien atxiloketak salatzeko prentsa oharra kaleratu dabe.

Lekittoko gazte independentisten oharra:

Euskal gazteriak eraso berri bat jasan du azken egunotan, Erroman izandako hiru gazte independentisten atxiloketarekin.

Hauek Italiaraino joanak ziren, espainiar zein frantziar estatuek gazteon aurka duten jarrera errepresiboa salatu eta bi estatu hauei gatazkarako konponbide demokratiko baten aldeko apustua egin dezaten aldarrikatzera. Horregatik atxilotu zituzten hain zuzen ere, noiz eta prentsaurrekoa ematera zioazeln unean, Zapatero eta Berlusconi biltzekoak ziren une berean, Espainiako gobernuak gatazkaren konponbideari eta herri honi zor zaizkion eskubideei dien ezin ikusiaren adierazle.

Baina jakin dezatela Zapatero, Sarkozy eta Euskal Herriak urteetan bizi duen zapalketari bizkarra eman nahi dioten horiek guztiek, herri honen askatasunaren aldeko oihuak entzuten jarraitu beharko dutela, doazen lekura doazela, harik eta euskal nazioaren izaera aitortu eta independentziarako bidean pausoak emateko dugun eskubidea onartu arte. Bide horretan, euskal gazteriak behin eta berriz erakutsi du erori arren jaikitzen jakin badakiela. Espainiar eta Frantziar estatuek errepresioa etengabe zorroztu arren gazteok, herriz herri zein auzoz auzo, gure etorkizuna eraikitzen jarraitzeko prest gaudela erakutsi dugu.

Horregatik diogu harro gaudela Gaizka, Zuriñe eta Euskal Herriaren alde egunez egun lanean ari diren gazte guztietaz, eta harrotasunez jarraituko dugula haien bidetik, beraiek erakutsitako ilusio eta gogo berarekin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s