Laster zeresanan…

Bada aste bat baino gehiago gure blog barria zabalik dagonetik, baina ez pentsa dana oin ikusten dozuen modura geratuko danik. Laster berrikuntzaren bat edo beste eukiko dogu, atal klasikuak eta ideia barriak nahastuz…

Izan be, gure buruak (eta zuetako askorenak be bai) etenik barik dabiltzaz zer esana emoteko idea eta proposamen barriak sortu nahian. Ez daukagu gure “sekretuak” aurretiaz argitaratzeko ohiturarik, baina oinguan salbuiespen bat egin eta gure asmuetatik pare bat kontu zuekin konpartituko dogu.

Datozen egunetan, alde batetik, ZerEsanan beti lekua euki izan daben atal bat ipiniko dogu zuen eskura gure blog barrian, herriko presuari dagokiona, hain zuzen be. Presuen Txokuan, helbide eta argazkietatik haratzago, zuek nahi dozuena komentateko aukeria eukiko dozue, eta guk, bitartekari lanak eingo doguz zuek idatzitakua kartzeletaraino heldu daiten.

Bestetik, aurreko web orrialdia itxi baino apur bat lehenago estreinatutako sail bat berreskuratuko dogu; Herritxarren zeresana. Bertan, kaletik atrapatako edozein gazteri gai baten inguruan eindako galdera laburren erantzunak ikusi ahalko doguz, baina oingotan, irakurri biharrian, entzun eingo dogu eta gero, zelan ez, zuek zeuen iritziak idazteko aukeria eukiko dozue!

Ez da hor geratuko gauzia, baina momentuz, hona arte bakarrik esan geinke, dana golpe baten argitzia be ez da plana ta. Beraz, adi ibili, uda honetan zer esan handia emoteko esperantzia daukagu ta!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s