Gaur burrunbadia 20:00etan Zuriñen atxiloketia eta gaztien kontrako erasuak salatzeko

Atzo iluntzian egindako asanbaldan erabaki zan lez, gaur iluntzian tabernaz taberna burrunbadia egingo dogu Lekittoko gaztiok. Zuriñe eta Gaizken delitu bakarra gazte izatia izan da, gazte errebelde, kritiko, ezinegon handikuak… horren aurrian erabilitako errepresioa salatu nahi dogu eta egoera honen aurrian gure hasarria adierazi. Horregatik, deia egiten dogu gaur iluntzeko 20:00etan herritar guztiari konpainiko eliza aurretik hasiko dan burrundadan parte hartzera.

Horretaz aparte atxiloketien bideua ikusi nahi dabenak hamen dauko rtve-ko albistietan agertutako irudietarako linka.

http://www.rtve.es/noticias/20100610/detenidos-roma-tres-miembros-segi-cuando-pretendian-protestar-ante-zapatero/335069.shtml

Fermin Martinez, Zuriñe Gojenola eta Artzain Santesteban gazte independentistak atxilotu egin ditu gaur Italiako Poliziak Erroman, haiek prentsaurrekoa eman aurretik, Marco Santopadre kazetariak azaldu duenez. Oraingoz, ez dago beste berririk hiru gazteen inguruan. Espainiako Poliziak azaroan gazte independentisten aurka egindako operaziotik ihes egindako hiru lagunek hedabideen aurrean agerraldia egitekoak ziren Erroman 13:00etan, Legebiltzarraren aurrean, euren egoera azaltzeko.

Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen orduko operazioa, eta atxilotutako 37 gazteetatik 33 espetxera bidali zituen, Segi legez kanpoko erakundeko kideak direlakoan. Harrezkero egin izan dituzte beste atxiloketa batzuk.

Hain zuzen, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua Erroman dago gaur, eta Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroarekin bildu da 13:00etan.

1 thought on “Gaur burrunbadia 20:00etan Zuriñen atxiloketia eta gaztien kontrako erasuak salatzeko”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s