Galarrena-ren berinagurazioa

Badira 15 bat urte gaur egun Galarrena denaren proiektua martxan ipini zenetik. Euri asko egin du ordundik baina orduko ilusio berberarekin darraigu proiektu honi hauspoa ematen. Orduan, terrenoa erosi; pare bat urtetan dirua biltzeko, besteak beste, txosna jarri; hurrengo eraikina altxatu eta ordutik hona hamarkada bat herritarrentzako ateak zabal-zabalik.

Zizka mizka moduan hamen geroko kontzertuen aurrerapen txiki bat youtubeko bideuan:

Bide horretan ezin dogu ahaztu makina bat oztopo ere izan dituela Galarrenak, tartean estatu espainolaren eraso politiko-judiziala: Kontuen izoztea, miaketak, enbarguaren mehatxua,…

Baina orain arte bezala herritar guztientzako zabalik dagoen gune bat izaten jarraitzeko determinazioa du Galarrenak. Eta horregatik dator proiektua aldaketekin, indarberrituta. Terrazan eroso egoteko egokitzapenak, tabernaren itxuraldaketa, eta sukaldea martxan jartzea izan dira, besteren artean eman diren aldaketetako batzuk.

Horra hor gure mezua:

“Herritar guztientzako eroso eta gustokua dan egoteko leku bat  izatetik haruntzago, Ezker Abertzalia nahiz Herri Mugimenduarentzat baliabide zabala izaten jarraitzia nahi dogu. Aisialdirako, borrokarako, hausnarketarako eta eguneroko lanian heldulekua izaten jarraitzia nahi daben guztientzako gune honetako atiak zabalik dagoz. Feministak, euskaltzaliak, ezkertiarrak, ikasliak, ekologistak, langiliak eta langabetuak, sormena egunero lantzen daben lekittarrak, matxinatuak; gazte, nagusi eta beteranuak. Danok daukazue lekua Galarrenan.

Taberna soil bat baino gehiago dogulako txoko hau, azkan finian proiektu xume bat. Bizi dogun egunerokotasun zurrunbilotsuan, gauzak beste modu batera izatia amesten dozuenontzako topaleku bat eta batzutan arantzaz ta beste batzutan larrosaz betetako bide luze horretan eskura euki daizuela nahi dogun baliabide bat.”

Inaugurazioko egitaraua

* Ekainak 11, ostirala

◦      20:15etan Inaugurazio ekitaldia.

◦      Ondoren ate irekiak eta jan-edana debalde!

* Ekainak 12, zapatua

◦      18:00etan Hitzaldia. Hizlaria: Tasio Erkizia.

◦      20:30etan kontzertua. HAU DON DESPEDIDEA (Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza)

* Ekainak 13, domeka

◦      18:00etan Ipuin kontalaria (Pello Añorga)

* Asteburu guztian zehar Galarrenaren inguruko argazki erakusketa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s