ZerEsana martxan, zorionak danori!

Badira egun batzuk ZerEsanaren interneteko aurpegi barria aurkeztu eta argitaratu dogunetik. Lehenengo egunian, 200 bisitatik gora euki ebazan blogak, eskertzeko eta zoriontzeko motibua dana. Baina hamendik aurrera be bide luzia daukagu jarraitzeko, danon laguntziagaz egiten jaungo garina.

Izan be, badakigu denpora kontua dala blog barrira ohitzia, baina ez hori bakarrik, praktikia eta erabileria dira blog hau eguneroko tresna bilakatuko deuskuenak. Danon parte hartziagaz, lekittoko gaztion txoko hau beteten eta zabaltzen juango gara pausoz pauso, oin arte egin izan dogun modura.

Beraz, ez izan ikararik eta segi betiko lez zeuen iritziak, proposamenak eta aportazioak geuaz konpartitzen. Zer falta da? zer hobetu leike? zer pasa da lekitton? zein bideo interesgarri topa dozu sarian? ze deialdi aipagarri daukagu aurrera begira? Mila galdera eta mila erantzun, gure blogian edota helbide elektronikuan jasotia merezi dabenak. Danona da hitza, danok daukagu zer esana!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s