Esnatu gara!

Esnatu gara!

Hilabetiak dira iratzargailua martxan ipini gendunetik. Ordutik hona, tik-tak tik-tak, etenik barik orratzak bueltaka ibili dira. Azkanian be, argitu dau egunak, eta ohetik jeikitzeko ordua heldu da. Dana dago prest, iratzargailuak jo dau… esnatu gara!

Hainbeste denpora zain egon ostian, ZerEsana barriro bueltan dago interneten. Azaruan galdu genuan halabeharrez sareko geure txokua, eta ordutik hona, hamarkada luze baten lekittoko gaztion komunikaziorako tresna ixan dan proiektua hankamotz egon da.

Halan da be, hilabete hauetan guztietan zihar, zer esana emoten jarraitu dogu, email bidez gazte guztiokana deialdiak helaraziz, edota, zelan ahaztu, ZerEsana Eguna hamargarrenez gozatuz, aldizkari zein barruko arropa ta guzti!

Interneten aukerak parez pare zabalik daukaguz barriro, beraz. Helbide eta irudi barriagaz, baina betiko printzipio eta helburuakin. Gaztiok eztabaidatu, informatu, kritikatu, erabaki, parte hartu eta beste abarrerako tresnia klik baten eskura daukagu barriro.

Beste modu baten esanda, ZerEsanaren atiak parez pare dagoz zabalik interneten. Danon erabilera eta parte hartziagaz lortuko dogu ate horrek betiko zabalik jarraitzia, eta halan bihar izanez gero, bide barriak irekitzen juatia.

Orain arteko bidia luzia izan bada be, hamendik aurrerakua ez da laburragua ixango. ZerEsana, lekittoko gazte guztiona bada, danori esker izan da. Eta ziur gaoz, hamendik aurrera be, zuon guztion laguntziagaz lortuko dogula ZerEsana lekittoko gazte guztiekana zabaldu eta guztion komunikazio tresna bihurtzia.

Ez dago besterik esateko. Hasieran apur bat kosta arren, erabilita baino ez gara ohituko helbide eta itxura barria. Sartu www.zeresanalekitto.wordpress.com helbidera, begiratu, miatu, ikusi, ezagutu, entzun, sentitu, trukatu, idatzi eta parte hartu. Emon zer esana, ixan ZerEsana.

ZerEsana, zeuria, neuria eta berena dalako. ZerEsana danona dalako.

ZerEsana Komunikazio Taldea

zeresana@gmail.com

5 thoughts on “Esnatu gara!”

  1. zorionak zeresana!!!!!

    pozten barriro gure artian holako tresna komunikatibo bat eukittiagaz. ahhhh, hurrenguan hobeto aukeratu hasierako argazkija. gazte agertzen banaz be, ez nao oso faboreziduta!!!!! jejeje

  2. Bai bai. Ia gitxi-gitxika jentia helbide barrija ezagutuz doian eta sartzen hasten dan. Ta ia Sailak be ugaritxuz eta betez doiazen eta bizija hartzen daben honek!

  3. On danon eskuetan dago blog barri honeri bizi apur bat emotia. Beraz, beti esaten doguna Sartu eta ERABILI!

  4. Pozten naz zeresana barriro be internetera bueltatu izana, astian zihar bilbon egoten garinontzako ezinbestekua da ta nobedadiakin enterata egoteko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s