Maite Gonzalez sexologari elkarrizketa

Aurreko webian egindako elkarrizketa danetatik, hauxe aukeratu dogu blog barrirako. Maite Gonzalez sexologa eta KZ guneko tutoriak, zeuek egindako galderari ernatun eutsen.  Seguru askorentzat baliagarri izan zirila berak esandakuak ta oindik be baliagarri izango dirazela!

1- Epa, mutillak badauke punto G? badauke nun? Ta zelan al da estimula?

Mutilak badute nesken punto Gren antzeko leku erogenoa. Berez, puntu hori ipurdian dute ta estimulateko atzamarra ipurditik sartu behar da (inor ofendidu barik). Atzamarra zakilaren alderdira orientata, hortik bi edo hiru zentrimetora dago puntua. Estimulateko leku hori masajea behar da. Honeri masaje prostatikoa ere deitzen zaio. Masturbatzerakoan eskua aurrera ta atzera eramaterakoan puntu hori ere masajeaten da, baina kanpotik. Kasu honetan, egiten dena da puntu hori barrutik masajeatzea.

Dena dela gogoratu puntu erogeno pila bat ditugula gorputzetik eta puntu konkretu batzutara limitaten badogu, ba experientziaren zati handiak galtzen ditugula. Jolas bat: norberaren puntu erogenoak aurkitzea.

2- Aurreko galdera bateaz lotuta doia hau. Zakilen tamainiak ardura dau? Sarketia praktikateko zer da inportantia?

Ez. Badaude neskak eta mutilak nahiago dutela handiagoak, txikiagoak, estuagoak edo zabalagoak. Hori lagunaren gustora doia. Sarketia praktikatzerakoan, azkenean garrantzitsuena ez da tamaina, baizik eta ritmoak eramatea, arinago batzutan edo astiroago beste batzutan. Truku bat, ipurdia mubidutea, neskak asko eskertzen dute.

3- Aspaldi honetan asko entzuten da danok garila bisexualak. Egija da? Benetan existitzen da pertsona homosexual edo heterosexualik?

Ikerkuntza asko daude, biologia aldetik, soziologia aldetik, eta azkenean bakoitzak iritzi ezberdinak emoten ditu; komunitate zientifikoa eta soziala gai honetan ez daude ados momentuz. Nire ustez, jaiotzez danak gara bisexualak. Gero heziketa eta norberaren experientziak alderdi batera edo biak aukeratzera eramaten gaitu.

4- Bero Beron ein dot galderia eta komenta nabe berton galdetzeko. Azkanian tontokeri bat da, baina kuriosidadia daukat. Zein da zakilen tamaino normala?

Normala??? Ez dago tamaina normala, tamaina handiagoak edo txikiagoak dagoz baina zakila oso handia izatea edo oso txikia, ez da anormala, diferentea baizik. Pentsa, zakilaren tamaina medioa herri batetik bestera aldatu egiten da: tamainak 11tik 19ra doaz. Baina pentsa gauza batean ere, zakil handia dutenak ere arazoak izaten dituzte askotan erlazioak izateko, ze neska edo mutilari min egin ahal diote.

5- Aupa. Biharrezkua da uzkitxik sartuketia eikeran, kondoia erabiltxia? Gaixotasunakgaitxik dinot. Ale mila esker.

Ba zoritxarrez momentuz, gaixotasun sexualen kontra erremedio bakarra kondoia da. Azken boladan ere asko entzuten ari naiz ahozkoa egiterakoan ez dela gaixotasunik hartzen gizona ez bada korriduten; gezurra eta kontuz izan horrekin. Izan leike zauri txikiak izatea ahoan edo zakilean, eta hortik ere gaixotasunak hartu ahal dira.

6- Ep. Mutilak larrutan egiten daben bakoitxian, korritzen dizenian beti dauke orgasmua? Edo korridu barik be eukitxen dabe? Zelan lortu al da eurak korridu barik, orgasmora heldu daizen?

Ba, berez, ohitura dago pentsatera gizonak korriduten badira orgasmua eukiten dutela, ta hori ez da egia. Gai honetan tantra deitzen dena sartzen da. Tantra ariketak eta bizimodu bat da, gizona multiorgasmikoa izatea laguntzen duena, horregaitik sartu da hainbeste indarragaz okzidentera. Baina hori be saiatzea ta praktikatzea da. Azkenean, neskak multiorgamiskoak bagara, zergaitik mutilak ez?

7- Entzun dot neskari orgasmo handija eragiten dotzola aluen inguruan izotzagaz ibili ostian sarketia egiterakuan izotza be bai sartzia. Egija da?

Izan leike, joku sexualetan danak dira onak, kasu honetan teorian bai, baina hori be neskaren gustoan begiratu behar da. Sexuan ez dago rezeta magikorik. Hori bai, izotza sartzerakoan, kontuz: ez edukitea izkinarik zauriak ez egiteko aluan, etabar.

8- KZ gunia noren esku dao eta zertarako da berez?

Kzgunea berez Eusko Jaurlaritzako proiektu bat da, eta EJIEgaitik dago gestionatuta. KZguneko helburua teknologia berriak, edozein arrazoigatik ikasi ezin izan dutenei erakustea da. Hau da, gure amama, aitak, langabezian daudenak, inmigranteei… internet erakustea da.

9- Noix zabaltzen dabe kazetagunia goiz edo arratsaldez?

Lekeitioko Kzgunea jornada erdian dago, eta erabiltzeko aukera denok edukiteko, hilabete bat goizez egoten da zabalik, eta hurrengoko hilabetea arratsaldez egoten da. Orain, ekainean, 16:00-20:00 dago zabalik, eta Uztailaren 2tik aurrera goizez egongo da 09:00-13:00. Eta abuztuan berriz itxita oporregaitik.

(Galdera hauek ikusitxa, KZ gunien ordutegi eskasen arrazoia azaltzen dau: bera ondarru eta lekittoko KZ Gunietaz arduratzen danez, herri baten goizez ta beste herrijan arratzaldez egon bihar ixaten da.)

10- Eztakitx baña igual topiko modura konsideraten dozue baina, bueno, nik galdetu nahi dotzat: sexologia izanda danetarik jakin biozu etxen ezta? Sexua praktikaten nai dot esan, posturak, exitaziño puntuak…edo ez?

Ba den-dena ziur ez dakitela. Badakit apur bat gehiago ikasi dodalako eta horretan jarraitzen dodalako. Nire ustez sexu mundua ez da inoiz ikasten amaitzen.

11- Nire mutilagaz larrutan egiten dodanian, ez naz orgasmora heltzen sarketiagaz bakarrik, eta klitorisa ferekatzen nabenian bai. Badago posturarik sarketiagaz errezago heltzeko orgasmora?

Badago mito bat, neskiak orgasmo klitoriano edo baginala izan ahal dogula, eta bata bestea baino potenteagoa izaten dela. Hori ez da egia. Orgasmoa berdina izaten da, pasaten dena da, klitorisa kanpoko estimulazioa dela, eta baginakoa berriz, barnetik estimulaten dela. Ta horretarako nahiko postura daude. Adibide bat izan leike bera eserita egotea, zu bere gainean ipintzea eta “kabalgatzea” esaten dena. Postura honekin, klitorisa ere estimulatzen da eta hobeto pasatuko dozue. Edo beste aukera bat da, edozein postura hartuta, klitorisa estimulatzea eskuagaz edo beste tresna batekin. Zuk nahiago dozun aukera.

12- Sarketa kondo barik egiten ari naizenean korritu aurretik likidotxo bat ateratzen zait. Ez dakit likido honekin haurdun gelditzeko arazorik daon edo ez? Mutila.

Ba bai. Likido preseminala deitzen da, eta nahiz eta espermatozoide gutxi izan, hor badaude, eta beraz, arriskua ere badago. Horregaitik jaio dira hainbeste ume “marcha atras”etik.

13- Normala da masturbatzea familiko batekin pentsaten?

Beno, normala edo anormala zer dan ahaztu behar dogu. Psikologigoki gaztetxoak garenean garai bat egoten da aita edo amarenganako atrakzioa sentiduten doguna (konplejo edipo eta konplejo elektra deitzen direnak). Eta beste alde batetik, gure aitonak ere lehengusu tartean ezkontzen ziran. Azkenean guri atraiduten diguna beste pertsona bat da, ta instintoak ez du ezberdintzen familia badan edo ez, horrek kontzeptu sozialak dira. Zeure bizimoduari ez badio kalte egiten, eta zeure burua lasai badozu horrekin, egon lasai eta ez eman garrantzi askorik.

14- Badago zerbait aluan edo zakilian jarri ahal denik txupatzean gustua aldatzeko? Non erosi daiteke produktu hori?

Ba bai. Sex-shop-etan horretarako gauza piloak dituzue. Badaude krema antzeko saporezko kremak, zakilan edo aluan botata, zaporea emoten diotenak. Hurbildu zaitez sex-shop batera, eta aztertu bertan dauden gauzak, ziur aurkitzen duzula zuri eta zure lagunari gustatuko zaizkizuen gauzak.

15- Ondiño, zoritxarrez, sexuari buruz berba eitxen dogunian nahiku “sota, caballo, rey” ixaten da. Zeatxik kostaten da horrenbeste gai honi buruz berba eitxia?

Bikotien artian be nahiku komunikaziño falta dao ezta? Zeba?

Ba gure generaziokoak nahiz eta hobeto eraman, ondinoko badaude kontzeptu sozialak eta erlijiosoak geure buruan bueltaka, nahiz eta askotan ez izan konszienteak horretaz. Gaur egun pentsaten dogu askatasun guztia dogunez sexua praktikateko barrera guztiak apurtu ditugula, baina zuk esaten dozun modura, gauza bat da praktikatzea, ta beste bat horretaz hitzegitea. Beti bi postura hartzen dira gai honen aurrean: edo oso serio ipintzen gara, edo brometan eta barrezka hasten gara.

16- “A pelo” einda barruan bota ezkero semena, haurdun geratzen dira??

(Barre eitxen dau, galderien fintasunagaitxik nik uste). Ba printzipioz bai. Badaude egun batzuk haurdun gelditzeko aukera gehiago izaten ditugunak (obulazioa) eta beste batzutan gutxiago, baina berez beti gelditu ahal gara haurdun. Eta zalantza badago ere, euki kontuan neska hilerokoagaz badago, haurdun gelditu ahal dela.

17- Galdera bat: uretan edo dutxan kondoia erabili eta arazorik ez egotia posible da?

Beno, ba berez, egin beharko zena zan kondoia uretan sartu baino lehenago ipintzea. Hala ere badakit kasu batzutan kondoia aluaren barrura irristatzen dela. Inoiz halakorik pasaten baiatzue egin gauza bat: lehenengo ez larritu eta erlajatu (hau da gatxena) eta kuklietan zaudela, sartu atzamarrak eta kondoiaren izkina bat hartuta, kanporantz atera. Eta ez badozu beste prekauziorik hartu, hurrengo eguneko pastila hartzea da gelditzen zaizun aukera bakarra. Eta gauza bat denontzako mesedez: hurrengo eguneko pastila ez da metodo antikonzeptibo bat, urgentziazko erremedioa da!!!

18- Batzutan neskarekin nagonian sarketa praktikatzen ez dakit zergatik baina korritu aurretik zakila txikitu egiten zait, hau da, ez du tente jarraitzen. Eta ez dakit zein den arazoa ze ni gustura aurkitzen naiz. Mila esker. Mutila kezkatuta.

Beno, ez badizu larritzen edo arazorik emoten egon lasai alde horretatik, baina berez onena txekeo bat egitea da, arazo fisikoak deskartatzeko andrologora jutea, rebisio bat egiteko, eta arazo fisikorik ez badago, eta tratatu nahi badozu, ariketak eginda ondo konpontzen da.

(Erantzuteko galderarik gatxena dala esaten dau erantzun aurretik). Ba klitxeak kendu. Herrietan beti pasaten da, gendea ezagutzen dozu bistaz, edo zelakoa den eskema eginda daukazu, ondo ezagutzeko aukera eman gabe. Onena, ba alboan daukazun jendeari begirada berri bategaz begiratu. Eta horrez aparte, betikoa, oso kotilak garela herritan, ta bategaz juten bada, ahoz aho doa ta gero gerokoak entzun behar dira, ta jendea horretaz oso erreta dago. Baina hau herri guztietako kontua da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s